Londresko Euskal Etxeak gonbitea luzatzen du otsailaren 24erako musaren inguruan. Honela dio:
Mus Ikastaroa eta Txapelketa: aurtengoan lekuz aldatuko dugu eta txapelketa Sheephaven’s Bay pubean izango da.
Joan den urtean bezala jokoak nola funtzionatzen duen ez dakitenentzat ere ikastaro txiki bat prestatu dugu txapelketa hasi aurretik.
- 1pm: Mus ikastaroa hasiberrientzat
- 3pm: Txapelketaren hasiera
Txapelketa lau erregetara jokatuko da, 8 hamarrekoko hiru partida irabaztera.
Irabazleentzat prestatutako txapel ederra prest dugu eta animatzea espero dugu!