Euskal Herriko musikak bere lekua izango du larunbat honetan, abuztuaren 31n, hiriburu txiletarrean egingo den Folklorearen Nazioarteko Egunean. Hilario Olazaran Txileko Euskal Dantza, Teatro eta Txistu Taldea izango du ordezkari, 2011ko lehenengo ediziotik egin izan duen bezala. 09:00etatik aurrera, Txileko Unibertsitateko Arkitektura Fakultatean. Sarrera doakoa.