San Frantziskoko Gure Euskal Etxetik bertatik iragarri duenez, ETBko 'Herri txiki, Amerika handi' saio ezagunaren San Frantziskoko atala, euskal etxean emango da igande honetan, otsailak 12, 11:30ean, bazkideen bazkariaren aurretik. Bertan San Frantziskoko Euskal Komunitateko hainbat kide ikusi ahal izango dira, tartean Aña Iriartborde, Leon Sorhondo, Jean (Xano) Echeveste, Maria Isabel Laxague, Mariasun (Kattalin) Arriada, Mari Carmen Oscariz (Salaburu) eta Aita Antton Egiguren.
Gogoan izan Herri Txiki programaren jatorrizko izena, 'Herri txiki, infernu handi' dela, aspaldiko euskal esaera batetik hartua, herri txiki batean bizitzea infernu batean bizitzea bezala dela esanez, guztiek ezagutzen dituztelako guztien kontuak.
Programak 2022. urte amaieran grabatutako bost kapituluko sailari 'Herri txiki, Amerika Handi' izena eman zioten eta Estatu Batuetara iritsi ziren euskal etorkinei egiten die omenaldia.
Animatu eta hurbil zaitez igande honetan Gure Euskal Etxera!