Bueltan dira Gooding-eko Euskal Etxearen (Gooding Basque Association) hileroko lehen ostiraletako etxeko moduko afari goxoak!
Ostiral honetan, azaroaren 3an, honako menuarekin: arroza euskal estiloan, salda, entsalada, arkume txuletak, arkume hanka, urdaiazpikoa piperrekin eta etxean egindako postre ugari. Guztia EEko sukaldarien emaitza.
Prezioa, $22/helduak, $20/adineko pertsonak (62+) eta $10/haurrak (12 urtetik beherakoak). Ez da erreserbarik behar.