euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Haur eta helduentzako Eguberri Festa, Olentzero ere bertan, Txoko Ona Euskal Etxearen egoitzan

2023/12/03

Non: Homedale, Idaho, AEB

Abenduaren 3an, igandea, haur eta helduentzako Eguberri Festa antolatu du bere egoitzan (309 S Main St, Homedale, ID 83628) Txoko Ona Euskal Etxeak Olentzeroren bisita eta guzti, eguerdiko 12etatik 17ak arteko festan. Ikus xehetasunak hemen.

Euskal Etxeak jakia eta edariak jarriko ditu, parte hartzeko asmoa duzuenek ekarri mesedez entsalada eta alboko platera edota postrea, partekatzeko.

Olentzeroren istorioa irakurriko da eta opariak eskatu ahal izango zaizkio.

Ekitaldian, Euskal Etxeak egin berria duen "Traditional Basque Cooking & More" liburua aurkeztuko da, eta erosi ahal izango da. Ez galdu zure alea!

Bingoa, mus partidak eta gehiagorekin. Eguberri apaindurez jantziko dute aretoa.




« Iraila 2024 »
 
 
 
 
 
 
3
17
19
22
23
24
25
26
27
28
29
30
 
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia