Euskararen aldeko festarik handiena Sydneyn ere ospatuko dute martxoaren 23an, larunbata, Gure Txoko euskal etxeko lagunak antolatzaile. Goizeko 10:30etan Observatory Hill-en elkartu eta bertatik tipi-tapa Gure Txoko Euskal Etxeraino joango dira gerturatzen, geldialdiak ere eginez, guztiak partaide izatea baita helburua. Euskal egoitzara iritsita, familia giroko "Super Bazkaria". Bazkaltzeko tokia hartu nahi baduzu, mesedez ez utzi eta egin lehenbailehen erreserba info@guretxoko.com.au helbidean.