Urriaren 2an, larunbata, New Yorkeko Maratoiaren bezperan (azaroaren 3an da Maratoia), Euskadiren Ordezkaritzak Estati Batuetan harrera-ekitaldi bat antolatu du nazioarteko proba famatu honetan parte hartuko duten euskal korrikalariei eta euren familia eta laguntzaileei eskainia.
Hitzordua goizeko 9:30etan egingo da, Euskadiren Ordezkaritzaren egoitzan bertan, Manhattanen (820 2nd Ave, Suite 13B, New York, NY 10017) eta bertan, propio egindako elastiko bat banatuko zaie karreran parte hartuko duten lagunei, azkeneko edizioetan egin den bezalaxe.
Parte hartu nahi eta elastikoa eurenganatu nahi dutenek email bat beharko dute bidali, izen-deiturak, euren elastiko neurria eta zenbat lagunekin etorriko diren harrera-ekitaldira esanez, honako helbidera: usa@euskadi.eus, urriaren 24aren aurretik.