Hona gonbidapena:
Eusko Jaurlaritzako Delegazioak Europar Batasunean, Bruselako Euskal Etxearekin batera, Gernikaren bonbardaketari buruzko dokumental bat ikustera konbidatu nahi zaitu, Hannot Mintegiaren "Gernika Markak" alegia (68 minutuko iraupena). Emanaldia urtarrilaren 20an arratsaldeko 19:30etan izango da Le Poème 2 antzokian (30, rue d´Écosse, 1060 Bruxelles).
Dokumentala euskaraz eta gaztelaniaz da.
Urte berria ospatzeko, Eusko Jaurlaritzako Delegazioak Europar Batasunean koktel bat eskainiko du emanaldiaren ondoren.
Baieztapenak urtarrilaren 18a baino lehenago, mesedez: bruselas@euskadi.eus