Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeak "Gure ardoa, nuestro vino" izeneko jarduera antolatu du asteburu honetan bere egoitzan (San José kaleko 1168 zenbakian) 11:00etatik 19:00etara, asteburu honetan Uruguaiko Ondarearen Jai Nazionala ospatzen dela-eta, aurten nazio mailan ardogintzari eskainia.
Egun osoan zehar euskal elkartearen egoitzan:
- Pilotarien erakustaldia trinketean, Uruguaiko Pilota Federazioa partaide
- Bisita gidatua egoitzan barrena
- Genealogia-kontsultak, abizenak eta ezkutuen liburuak
- Euskal jatorriko familiak & Uruguaiko mahastizaintza eta ardogintzari buruzko argazki erakusketa
- Hitzaldia Uruguaiko euskal upeltegiei buruz, Mauricio Garrone (INAVI) enologoaren eskutik
- Ardo eta pintxo dastaketa