Ostiral honetan, abuztuaren 23an, 19:00etan, Cañuelasko Guillermo Etchebehere idazlearen "Poesía Completa" aurkeztuko da. Hitzordua Liburutegi Nazionaleko Liburu eta Hizkuntza Museoko David Viñas Auditorioan izango da. Ekitaldian, Denak Bat euskal etxeko abesbatza eta dantzariak arituko dira, eta Etchebehereren letrak daramatzaten Atahualpa Yupanquiren milongak joko dituzte Virginia La Iacona, Matias Kekes López, Sandra Cherutti, Leo Mennitto eta Sergio Massarotto musikariek. Ekitaldiari buruzko artikulua hemen.