Nazioarteko Poesiaren Egunaren harira euskal poesiaren eta poesia katalanaren inguruan egitarauak antolatu dituzte Italiako Università Ca’ Foscari Venezia eta Universitá di Bologna-n, martxoaren 18 eta 19an, hurrenez hurren, ‘Gorputza, poesia eta nortasuna’ izenburupean. Angel Erro euskal idazle eta itzultzaileak hartuko du parte bietan, Pol Guasch poeta katalanerekin batera. Iñaki Alfaro Etxepare Euskal Institutuko eta Paula Marqués Institut Ramon Llulleko irakurleek antolatu dute jardunaldia, bi unibertsitateekin elkarlanean.
Euskal Herriko eta Kataluniako poesia garaikidearen bidez gorputza eta kultura irudikatzeko eta elkarri lotzeko moduei eta nortasun pertsonal eta kolektiboari buruz hausnartzeko xedea dute jardunaldiek.
Martxoaren 18an
— 10.45- 13.30| Università Ca’ Foscari Venezia. Sala B, Ca’ Bernardo
Angel Erro eta Pol Guasch | Sarrera doan.
Martxoaren 19an
— 10.45- 13.30| Università di Bologna. Sala Giunta, via Cartoleria, 5.
Angel Erro eta Pol Guasch | Sarrera doan.