Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxeak gonbitea luzatu du ekainaren 7an, ostirala, 19:00etan, "Brotes líricos en la bahía" titulua duen liburuaren aurkezpenean parte hartzeko, Lucy Sepúlveda V poeta eta liburuaren egileetako bat dena ekitaldiko gidari. Las Condeseko Estadio Españoleko Antonio Nebrija Liburutegian.
Liburuak bost egileren poemak biltzen ditu: Isabel Bilbao Ugarte, Andrés Galán Monruy, Loli Igartua Azcune, Ana Blanco Martinez eta Lucy Sepúlveda Velásquez eta poemek Gorlizeko badia bizkaitarra daukate erreferentzia-leku.
"Bere paisaiak ez dira geratzen soilik hitzen irudimenean, eta hondartzara garamatzate, maitasunera, basora edo mendira, naturaren handitasuna erakusteko ahalarekin".