Abenduaren 16an, larunbata, Gooding Basque Association euskal etxeak bere Eguberri Jaia egingo du elkartearen egoitzan. Taberna 17:00etan zabalduko da eta ondoren mokaduen txanda etorriko. Euskal Etxeak plater nagusia (haragia) jarriko du eta lagungarriak eta postrea parte-hartzaileen kontu izango dira (potluck moduan).