"Gipuzkoako paisaiaren eraldaketa" hitzaldia emango dute Álvaro Aragón Ruanok eta Jagoba Errekondok apirilaren 1ean, asteartea, 19:00etan (EHko ordua) eta online segitu ahal izango da esteka honetatik: https://youtu.be/nGdEoLyXCkc?list=PLoh70uSJFsTFN-GM-srJvJyUqN3VgQeQi.
2025eko urtarrilaren 18tik maiatzaren 11ra Donostiako San Telmo Museoan garatzen ari den "Ipuscua 1000 urte. Ipuscuatik Gipuzkoara, 1025 - 2025" erakusketari lotutako saioa.
Erakusketak azken mila urteetan barrena egindako bidaia proposatzen du, Gipuzkoa entitate geografiko lausoa izatetik nortasun juridiko propioa zuen elkarte egonkor bat izatera nola igaro zen jakiteko, gaur egun arte iraun duten erakundeekin.