Kotoiaren Lurra euskal etxeak antolatuta Gernikaren bonbardaketaren 75. urteurrena omentzeko monumentu bat (Fabriciano Gomez-ek sortua) inauguratuko dute ostegun honetan, apirilaren 26a, Resistencia hirian. Gernikako arbolaren kimu bat landatuko du Plazoleta Pais Vasco (Laprida kalea 0-100).
Ekitaldia 11:00etan hasiko da eta bertako euskal komunitateko partehartzaile ugari izango dira bertan.
Kotoiaren Lurra euskal etxea webgunea.