Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' euskal etxeko zuzendaritza batzordeak deialdia zabaldu du Gernikaren bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta, larunbat honetan, apirilaren 28a, ospatuko duten ekitaldi egunerako. Programazioa ondorengoa izango da:
-17:00- 'Gernika' horma irudi berrituaren aurkezpena Jose Otondoren eskutik euskal etxean.
-17:30- Gernikako arbolaren kimu baten landatzea eta oroitzapenezko plaka bat Gouaillard plazan.
-18:00- Bonbardaketako biktimen testigantzak biltzen dituen dokumentalaren proiekzioa.
-19:00- Bonbardaketako biktimen omenezko meza Nuestra Señora de la Merced elizan.
Zingirako Euskaldunak webgunea.