Asteazken honetan, apirilaren 26an, 13etan, Gernikako bonbardaketaren 86. urteurrena gogoratzeko, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak Gernikako haritz kimuaren ale berri bat landatuko du Illia Ikastetxeko parkean. Ondoren, 18etan, ekitaldia egingo dute San Martin plazan dagoen haritzaren aurrean, Hipolito Irigoyen 1500, Zuzenbide Fakultatearen aurrean: Aurresku, lore eskaintza, eta Gustavo Eduardo Elichiribehety lehendakariaren hitzak.
Gernikako Arbolaren urteurrena gogoratzeko aurreko ekitaldi bat (argazkia La Capital Mar del Plata)
Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxea
-Facebook: https://www.facebook.com/centrovascodenakbat
-Instagram: https://instagram.com/denakbatmdp/
-Twitter: @denakbatmdp