Ekainaren 12an, asteartea, Bogotako Euskal Etxean "Gernikako bonbardaketa" erakusketa irekiko da. Gertakizun historiko tragiko honi eta "Guernica" muralaren egilea den Picassori buruzko hitzaldiak aurkeztuko dira. Horretaz gain, "Markak" dokumentala proiektatuko da. 11:00etan Euskal Etxearen egoitzan.