Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurren urtean, hitzaldi bat eskainiko du Mikel Ezkerrok Buenos Aires probintziako Quilmesko Pedro Goyena herri Liburutegian (San Luis 948). Aktibitatea apirilaren 22an izango da, arratsaldeko 5:30etan, Quilmesko Euskal Etxea eta Los Quilmeros historialari taldea antolatzaile.