1937ko apirilaren 26an, Franco general faxista espainiarraren aliatu alemaniar eta italiarrek hegazkinez bonbardatu zuten Gernika, sarraskia eraginez euskaldunen sinbolo den herri bizkaitar honetan.
Gernikako Bonbardaketa oroituko du larunbatean, apirilaren 25ean, Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeak Lizarraeneako bere egoitzan, 21:00etan, hitz oroigarri batzuk esango dira, dokumental bat proiektatuko eta zintzurra bustiko.
-Eusketxeren bloga: http://eusketxe.blogspot.com.es
-Facebook: https://www.facebook.com/eusketxe