Urriaren 3an, asteazkenean, 18:30ean, "Gernikako Bonbardaketa" izeneko erakusketa estreinatuko dute New Yorkeko Unibertsitatean, KJCC; Etxepare Euskal Institutuak bultzatutako "Basque Cultural Exchange New York" ekimenaren barruan.
Amaya Arberas sopranoak eta David Shenton pianistak emanaldi berezia eskainiko dute. Erakusketa Abenduaren 17ra arte egongo da ikusgai.