Berlingo Gernika euskal etxetik bertako buru Ainhoa Añorgak adierazten digunez:
Apirilaren 26an, 18:00etan, Gernikako Bonbardaketaren urteurrena gogoratuko dute Zehlendorfeko Guernica Platzen ekitaldi zibiko batez.
Lore eskaintza egingo da Gernikako Bonbardaketan hil zirenen eta euren familiak gogoratuz, musikaz lagunduta, gerraren kontrako poesiak irakurriz alemanez eta euskaraz.