Maiatzaren 5ean, ostirala, 10:30etatik aurrera eta Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratzeko programaren barnean, ekitaldi bat sustatu dute elkarrekin Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeak eta Azulgo Agronomia Fakultateak, UNCPB Universidad Nacional del Centro de la Provincia de Buenos Aires delakoak Azulen egoitza duen Kanpusean, honako urratsetan:
-Bertan dagoen haritz bati begirada botanikoa ematea
-Gernikako Arbolaren kimu bat Lorategi Botanikoan landatzea
-Euskal Etxeko Euskal Bihotza abesbatzaren partaidetza, Gernikako Arbola ereserkia kantatuz
-Cesar Arrondo irakaslearen hitzaldia eta bideo baten emanaldia
Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkari Sara Pagola ere bertaratuko da.
Facebook: https://www.facebook.com/centrobaskoazuleno.guretxokoa