Azaroaren 26an, asteartea, Gastrosession-en laugarren hitzordua Madrilgo Euskal Etxean 19etan, bertako Sukaldean. "Sukaldeko sutegiak piztuko ditugu ekialdeko sukaldaritzaren munduan murgiltzeko. Oraingoan Julius Cardoza ingeles indiarra (Goa-koa) izango dugu, gastronomiazale amorratua, bereziki ekialdeko sukaldaritzarena". "Julius gure danborradako kidea da eta euskalzale amorratua ere bai. Gastrosession honek (ekialdeko) sukaldaritzako osagaiekin eta teknikekin lan egingo du, Txinako eta Indiako espezialitateak prestatzeko. Zaporea indartzeko osagaiak eta espeziak aukeratuko ditugu, eta horiek izango dira hitzordu honen ardatzak".
Menu hau prestatu eta dastatuko da:
- 1. Platera: Txerri-saihets itsaskorrak txinatar erara
- 2. platera: Sindh probintziako oilasko-biryania (Indiako platera)
Edukiera mugatua: 19 pertsona. Ohi bezala, lehentasuna bazkideentzat. Bazkideentzako prezioa, 20 euro (klasea eta afaria barne), edariak kanpo. Bazkide ez direnak, 30 €. Izena emateko beharrezkoa da aldez aurretik Euskal Etxeko Administrazioan ordainketa egitea edo banku-transferentziaren egiaztagiria aurkeztea adm@eetxea.e.telefonica.net helbidean.
Inskripzioak dagokion ordainketaren sarrera-ordenaren arabera egingo dira.