Bakersfield-eko Euskal Etxeak (Kern County Basque Club) Pazko Eguneko meza egingo du Berpizkunde Igandean, martxoaren 31an, goizeko 10:00etan EEaren egoitzan. Ondoren, 12:30ean, ohiko arkume erre bazkaria eta egun osoko jai programa.
Bazkariaren prezioa: 30 $ bazkide helduentzat, 25 $ Ohorezko Bazkideentzat eta 20 $ 12 urtetik beherakoentzat. Bazkide ez diren helduak $40 eta bazkide ez diren haurrak $25. Erreserba, derrigorrezkoa. Erreserbatu martxoaren 25a baino lehen, Joey Iturririaren bitartez (393-3165).
Meza ostean "Pazko arrautzaren ehiza" egingo da txikienentzat, Pazko Untxia ere agertuko dela.
Gandeia
Bazkalostean, gonbidatuen emanaldi berezia: Euskal Herritik etorririk Gandeia taldeko musikari eta dantzariak, Kalifornian barrena (Bakersfield, Chino eta San Frantzisko) biran. Gandeiako lagunen emanaldiaren hasiera, 14:30ak. On egin!