Asteazken honetan, abenduaren 27an, Santiagoko Euzko Etxea euskal etxearen Abesbatzak emanaldi berezia eskainiko du, taldearen 84. urteurrena ospatzeko. Patricio Aburto Jara maisuak zuzendutako abesbatzak euskal kantak eta Gabon kantak eskainiko ditu euskal etxearen egoitzan, 19:00etan.
Artxiboko argazkia: Txileko Santiagoko Euskal Abesbatza Santiagoko Euzko Etxe aurrean taldeak 75 urte bete zituenean
Santiagoko Euzko Etxea - Euzko Etxea de Santiago de Chile
- Webgunea: https://www.euzkoetxeachile.cl
- Facebook: https://www.facebook.com/groups/euzkoetxeachile
- Instagram: https://www.instagram.com/euzkoetxeachile