Hiru urte baino gehiago jokatu gabe egon ondoren, Euskal Selekzioak martxoaren 23an, larunbata, jokatuko du, Uruguairen aurka, San Mamesen, Euskal Herriko 20:00etan, Uruguain 16:00ak direla.
Partida online eskainiko du Euskal Telebistak. Uruguain, bertako federazioaren AUF.TV kanalak eskainiko du, baita DSports eta DGOk ere, euren 310 eta 1310 kanalen bidez.
San Mamesen bertatik bertara ikusteko sarrerak hemen eros daitezke. Munduko euskal etxe batzuetan hitzorduak antolatu dituzte partidak pantaila aurrean elkarrekin ikusteko (ikus sarrerak agendan).