Otsailaren 27an, osteguna, Madrilgo Euskal Etxean, "Fuerismo, regionalismo e identidad vasca en el siglo XIX" izenburupean, Euskal Herriaren Historia Zikloko zazpigarren hitzaldia emango du, Coro Rubio Pobes aditua (UPV/EHU) hizlari.
XIX. mendearen zati handi batean Euskal Herrian indar politiko hegemonikoa fuerismoa izan zen. Isabeldarren erregealdian foru-erakundeak menderatzeaz gain, garrantzi handiko kultura politiko bat eraiki zuen, kultura erregionalista, eta euskal nortasunari buruzko ikuskera jakin baten parte izan zen, hainbat bitartekoren bidez sozializatu eta hegemoniko ere bihurtuz. Hitzaldi honen helburua gai horiek azaltzea da.