Urtarrilaren 19tik 21era, Necocheako Miguel Lillo parkeak bere baitan bilduko du hiriko Komunitate Atzerritarren Azoka bere 20. edizioan, Necocheako Euzko Etxea ere partaide. Klasiko bat da hirian, janari stand-ekin, artisten aurkezpen eta dantza eta kantu emanaldiekin, eta familientzako ikuskizunekin.
Euzko Etxeak bere ohiko stand-baserriarekin hartuko du parte, eta emanaldien alorrean, Gazte Alaiko dantzariak eta Otxotea arituko dira.