euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euzkaldunak Euskal Etxearen Biltzar Nagusia eta urtarrileko afaria, dohainik bazkideentzat

2025/01/25

Non: Boise, Idaho, AEB

Urtarrilaren 25ean, larunbata, Boiseko Euzkaldunak-ek bere urteroko Biltzar Nagusia egingo du, baita hileroko afaria ere, urtarrilekoa, EEaren sortako aurtengo lehena, kasu honetan Boiseko Ikastolaren abegipean. Menua: Entsalada mistoa Oñati eran maneatua, arrain txuria oroitar estilora, solomoa piperrekin, apella txorizo eta oilaskoaz, ogia eta gurina, postrea, kafea eta ardoa.   

Urtarrileko afaria dohainik da Euskal Etxeko 2025eko kuota urtarrilaren 15aren aurretik ordaindu dituzten bazkideentzat. 

- 18:00: Zintzur bustitzea
- 18:30: Afaria 
- 19:30: Biltzar Nagusia

Ez da nahitaez erreserbatu behar, baina gogor gomendatzen da. Egin hemen: basquecenter.com/monthly-dinner, edo 208-572-0604 zenbakian

Biltzar Nagusian 2024ko ekonomia eta jarduera txostenak aurkeztuko dira eta, hala badagokio, onartuko eta elkarteko hauteskundeak ere egingo dira. Eskerrak ematen zaizkie partaide guztiei euskal komunitateari eta EEari egindako ekarpenarengatik. Bozketak elektronikoki egingo dira, Election Budyren bidez.

NABO Udalekuren aurreko edizio bat Boisen, irudian udalekukideak Boiseko Basque Block-en, Euskal Etxe aurrean (arg Udaleku 2012)



« Otsaila 2025 »
 
 
 
 
 
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia