euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euzkaldunak-en Abendu/Eguberriko Afaria eta Sheepherder's Ball elkartasun-dantzaldi famatua

2023/12/16

Non: Boise, AEB

Boiseko Euzkaldunak-en Sheepherder's Ball (Artzainen Dantzaldi) tradizionala abenduaren 16an izango da aurten, Euskal Etxean.

Momentu goxoak pasatzea eta aldi berean Boisen beharrean dauden pertsona edo familiei laguntzea helburu duen ekitaldi honetan erakustaldi bat egingo dute Oinkariko dantzariek, beti ere Basque Foundation Charities-en alde, bildots enkantea ere ohiko programako parte. Dantzaldia Michael Barriatua eta Spoonful-en musikapean egingo da.

Elkartasuna aurten, Susan Mendiola Jaca eta Jill Goodson-i bideratuko zaie.

Ohi bezala, dantzaldiaren aurretik, Euzkaldunak-en Abenduko eta Gabonetako afari tradizionala. Ez ahaztu plazak mugatuak direla (egin erreserba lehenbailehen).


Euskal jatorriko tradizio boisetarra. Lehenengo Sheepherd's Ball 1929an egin zuten Boisen euskaldunek, eta 1974tik aurrera herritar guztiei zabalik dagoen ekimena da, euskal komunitatetik antolatua eta urtero etekinak hirian egoera zailean dauden pertsona eta familien alde bideratuta (arg Boise Euzkaldunak)

informazio gehiago



« Iraila 2024 »
 
 
 
 
 
 
3
17
19
23
24
25
26
27
28
29
30
 
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia