Aurten 111 urte beteko dituela Estatu Batuetako euskal etxerik zaharrena den New Yorkeko Eusko Etxeak, urteko bere hitzordurik kuttunena ospatuko du igande honetan, martxoaren 31ean: Aberri Eguna. 13:00etatik aurrera, elkartearen egoitzan 307 Eckford Street-en. Sarrera, $45 pertsonako. 10 urtetik beherako haurrak doan. Janari gustagarria, musika, kantuak, dantza, mus partidak eta lagunarteko giro paregabea. New York inguruan ibiliko behar baduzu, badakizu. Edo inor ezagutzen baduzu hala behar duena, pasaiozu mezua, esperientziak merezi baitu!
2023ko udazkeneko pintxopotea New Yorkeko Eusko Etxean, elkartearen egoitzan