Larunbat honetan, martxoaren 2an, São Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak 'Caminhada Basca' baterako deia luzatu du, 'Horto Forestal'en barrena, euskaldunek naturarekin eta mendiekin izan ohi duten harreman bereziaren ospagarri. Elkargunea: Portão 5, 8:30etan. Txartelak: R$30 (kideak), R$50 (gonbidatuak)