Larunbat honetan, abenduaren 30an, Eusketxek (Buenos Airesko Eusko Kultur Etxea - Casa de la Cultura Vasca) Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du, berez dagokion Abenduaren 3an baino, azaroaren 30ean. Gogoratu San Frantzisko Xabierren egunean finkatu zela ENE, egun Nafarroaren Eguna ere den data horretan.
Baina azaroaren 30 honetan, horrekin guztiarekin batera, Ander Deuna denez, eta beraz Lizarrako zaindariaren eguna, eta baita Andres de Irujo gogoan, gogotsu bilduko dira hala nahi dutenak 15:00etan, Lizarraenea etxean (Eusketxe eta Ekin argitaletxearen egoitza) elkarte honen zaindariaren festa ere ospatzeko.
«Elkarretaratze xinplea izango da, momentu on bat partekatzeko topaketa bat... gure hizkuntza maitean, euskaraz, adierazten saiatu eta mintza praktka egiteko baldintza bakarrarekin», dio Eusketxeren gonbidapenak, honela amaitzeko:
"Honela beteko dugu, hain zuzen, Etxeparek markatu zigun bidea: Jalgi Hadi euskara / Jalgi Hadi kanpora / Jalgi hadi plazara / Jalgi Hadi mundura…"