Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegiak pozik eta alaitasunez ospatuko du abenduaren 2an Euskararen Nazioarteko Eguna eta biltzeko deia 18:00etan ipini du, lehenik mintzodromoa egiteko bere egoitzan (Bernardo Irigiyen 826) eta ondoren, 20;00etan trikipoteo bat egiteko San Telmo auzoko kaleetan barrena. Segidan, musika, pintxoak, euskara praktikatzen segitzeko aukerarekin, guztia giro Euskaltzalean.