Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, San Nicolaseko 'Euzkal Etxea' euskal etxeak ate-irekitze egun bat antolatu du komunitate osoa gonbidaturik, sarrera libre eta urririk. Urteko jardueren amaiera, musika, dantza, kantina zerbitzua, 19:30etatik aurrera elkartearen egoitzan (Belgrano 139).