(hasieran irailaren 1erako antolatua, eguraldi txar prebisioagatik atzeratu zen irailaren 15era)
Irailaren 15ean, igandea, Buenos Aires Hiriko Gobernuak antolatzen duen Gizataldeen Jaialdian egingo da Maiatzeko Etorbidean 12etatik 18etara. Euskal Herriaren ordezkari, bertako Laurak Bat eta Euskaltzaleak euskal elkarteek hartuko dute parte.
Jaialdiko Bolivar Agertokian, Euskaltzaleak-eko dantza taldea arituko da, 15:55ean; Irigoyen Agertokian, berriz, Laurak Bat-eko dantzariak, 15:40ean.
Horrez gain, Euskaltzaleak-en standak Zirimiri zeramikak eta nikiak salduko ditu, eta Laurak Bat-enak euskal artisautzak. Informazio gehiago.