Urtarrilaren 16an, osteguna, 18:30etan Argitxu Camus Etchecoparen hitzaldia "Euskaldunak Ameriketan: XIX. mendetik gaur egun arte" izenburupean antolatu dute Ziburuko Baltsan elkartean
Fenomenoaren zergatiak aipatuko dira, konplexuak eta anitzak. Horrez gain, herri berrian euskaldunak nola antolatu eta integratu ziren. Azkenik, urteak joan
arau euskal nortasun original bat sortu dela jendaurretuko du Argitxu Camus Etxekoparek. Aitzina emanen den esperientzia gehienbat Estatu Batuetakoa izanen da, nahiz eta Hego Ameriketako euskaldunen esperientziaz aipamenak ere eginen duen.