Ia ohartu gabe iristen ari da urtearen azkena eta horrekin batera Euskal Zinema Ibiltariaren 2023ko aldia. Carlos Gabilondoren ardurapean, hamahirugarren urtea bete du, eta ostiral honetan, abenduaren 1ean, emankizuna 15:00etan izango da CABAko Biblioteca Popular General Alvear-en, Avellaneda 542 eta pantailatuko dena, Kimuak saileko laburmetraia sorta bat. Hauxe:
- Éramos pocos (2005), Borja Cobeaga zuzendari (16m.)
- Lagun mina (Amigo íntimo) (2011), Jose Mari Goenaga zuzendari (13m.)
- Zela Trovke (Belarra mozten) (Cortando hierba) (2013), Asier Altuna zuzendari (13m.)
- Un novio de mierda (2010), Borja Cobeaga zuzendari (3m.)
- 7:35 de la mañana (2003), Nacho Vigalondo zuzendari (8m.)
- El Premio (2010), León Siminiani zuzendari (16m.)
- Carboneros de Navarra (Nafarrako Ikazkinak) (1981), Montxo Armendraiz zuzendari (27m.)