Astearte honetan, abenduaren 12an, 19:00etan, Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendari dituen "Agur Etxebeste" (2019) filma proiektatuko dute, Telmo Esnalen "Hamaiketakoa" (2012) film laburrarekin batera, Carlos Gabilondok eta Euskal Zinema Ibiltariak. La Platako Euzko Etxeko Matxin Burdin Liburutegian,
"Agur Etxebeste", 2005ean ekoitzitako "Aupa Etxebeste" arrakastatsuaren segida da, oraingoan ere Telmo Esnal eta Asier Altuna zuzendari, orduko aktore talde berarekin.