Chinoko Euskal Piknikaren bezperan, abuztuaren 31n, 12:30etan Chinoko Centro Basco euskal ostatuak "Boarder Table Lunch" bazkaria, artzain ohien manerako bazkaria antolatu du. Tenorean behar da agertu. Txartelak: helduek 27 dolar; umeek 14 dolar (ikus menua irudian.) Informazio gehiago 909-628-9014 zenbakian.
Eta bazkalondoren, pilota partidak Aphessetche Trinketean, bertako eta Europatik etorritako pilotariekin.
Bertako pilotariak: Jesse Aramburu, Marcos Medina, Michael Pereira, Alberto Reyes, Joshua Tellez, Tony Huarte eta Luis Almazan.
Europatik jinik: Iker Espinal, Mikaël Darmendrail, Pierre Etcheverry, Luis Sanchez, Andoni Iphar eta Ellande Orhategaray pilotariak, euren trebatzaile Michel Etcheverry kantaria, Lauak Sport-eko euren babesle JM Charritton lagun. Pilota espedizio hau, San Frantziskon (24 eta 25ean), Bakersfielden (27an) eta Chinon (abuztuaren 31n eta irailaren 2an) arituko da, Kaliforniako euskal pilotazale ugarien gozamenerako.
- Europatik etorritako musikariak: Jean Louis Bergara eta Beñat Chaubadindeguy