Urriaren 22an, igandea, Louis Basque Corner euskal jatetxeak odolki jatea, mortzilla bazkaria, antolatu du. Taberna zerbitzua goizeko 11:00etatik aurrera irekia. Bazkaria 12:00etan zerbitzatuko da (mortzila menua ez da egun osoan emango). Bazkarian baratxuri zopa, oilaskoa ardo saltsan, odolkia, patata frijituak, postrea eta kafea emango dira. Bazkaria, 35 $ pertsonako. Sarrerak urriaren 15a baino lehen erosi behar dira Louis Basque Corner-en.
Renoko Louis Basque Corner euskal ostatua (arg. LBC Facebook)