Apirilaren 19an,larunbata, 21:00etan, Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxeak afaria antolatu du. Sebastian Colavita eta Ryan Varela artisten emanaldiaz gozatuko du publikoak, eta ondoren pista irekiko da dantza egiteko, DJ gonbidatu batek animatuta. Sarrerak 25.000 peso, eta aldez aurretik eskura daitezke Palace Hotel Ayacucho hotelean edo WhatsApp bidez 2494 35-6083 zenbakian (Alicia Moro).