Astearte honetan, irailaren 5ean, arratsaldeko 6etan, Euskal Kulturari buruzko VIII. Jardunaldiak hasiko dira Kongresuko Liburutegian. Inaugurazio ekitaldian Sara Pagola Aizpiri izango da, Eusko Jaurlaritzak Argentinan duen ordezkaria. Gero, euskal zinema Carlos Gabilondoren eskutik: "Carboneros de Navarra" film laburra eta Montxo Armendarizen "Tasio".