euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskal komunitatean azken urtean hildakoen aldeko meza Gure Euskal Etxean, online ere zabaldua

2023/10/29

Non: San Frantzisko, AEB

San Frantzisko aldeko euskaldunek eta bertan egoitza duen Gure Euskal Etxeak urriaren 29an, igandea, goizeko 10etan egingo duten meza eta ekitaldian parte hartzeko gonbitea luzatu dute, AEBko euskal omonier edo kapilaua den aita Antton Egigurenen eskutik.

Estatu Batuetako eta euskal diasporan hildako lagunak oro hartuko dira gogoan, eta EEko Elgarrekin euskal abesbatzak eta Zazpiak Bat Dantza Taldeak edertuko dute.

ONLINE. Streaming bidez zabalduko da zuzenean. Ondoren, bertan direnek, aukera izango dute elkartasun bazkari batean parte hartzeko (horretarako izena eman Frantxua Camou-ri edo Lindsay Campbell-i 1 650 583 8091 zenbakian).


Datorren igandean zuzenean online San Frantziskotik bertako Omiasaindu meza

Kasu! Ordu aldaketa
San Frantziskoko ekitaldia Europatik online segitu nahiko luketenek, gogoan hartu igandean bertan aldatuko dela ordua Europan eta Estatu Batuetan, berriz, astebete beranduago. Beraz ohiko ordu-aldeei ordubete kendu beharko zaio datorren asteburuan: horregatik, datorren igandean, Kaliforniako 10ak EHko 18ak izango dira

informazio gehiago



« Iraila 2024 »
 
 
 
 
 
 
3
17
19
23
24
25
26
27
28
29
30
 
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia