Mariana Fernández Castelli eta Horacio Marotto Etcheçahar hizlari, "Euskal immigrazioa San Miguel partidoan" izeneko lana aurkeztuko dute azaroaren 8an, ostiralean, 14etan, Presidente Perón etorbideko 1662an, 2. solairuan.
Ikerketak euskaldunek San Miguel herrian 1835-1950 bitartean garatu zituzten jarduerak jorratzen ditu: tanboak eta estantziak, gaztagintza, merkataritza, mezularitza zerbitzua, euskaldunek sortutako auzoak, Jesusen Konpainiak sortutako San Jose Ikastetxe Maximoa, Estudios San Miguel zinema-konpainia, Álvarez Vázquez metalurgia-fabrika, baita politikan, kirolean eta arteetan nabarmendu zirenak ere. Era berean, San Miguelen aurkitutako euskal jatorriko abizenen behin-behineko zerrenda aurkeztuko dute.