Igande honetatik martxoaren 24 arte Euskal ilustratzaileen lanak ikusgai izango dira Boloniako Haur Liburu Azokan, Etxepare Institutuaren, Eusko Jaurlaritzaren, Acción Cultural Española-ren eta Irudikaren babesarekin. Erakusketaz gain, hainbat jarduera antolatu dituzte haur liburugintzaren arloko hitzordu nagusiaren baitan.