Madrilgo Euskal Etxeko dantzaria den Marta Arbizuk "Euskal Herritik Istanbulera" ikuskizuna eskainiko du Euskal Etxean ekainaren 1ean, larunbata arratsaldeko 6:30etan.
Proiektua Mediterraneoan geldialdiak egiten dituen bidaia gisa antolatu da, kultura desberdinen arteko harremanak islatzen. Parte-hartzaileak:
- Tanai musika-taldea (Pilar, José Carlos, Farida David eta Marta)
- Nefer Dantza Taldea (Angeles, Alejandra, Eva, Nadia eta Marta)
- Txistu taldea: Urko Urteaga, Nagore Agirre
- Euskal Etxeko Dantza Taldea (Ramona Recio zuzendari)