Azken eguna da gaur, abenduaren lehena, Euskal Herriko edo Diasporako kantari, dantzari eta artistentzat 2025eko Jaialdin parte hartzeko izena emateko.
Gogoratu, Jaialdiko antolatzaileek ez dutela bidaia ordaintzen —pertsona edo talde bakoitzaren kontura doa— baina bai janaria eta lotarako lekua Boiseko Jaialdin dauden bitartean. Datorren Jaialdi, 2025eko uztailaren 28tik abuztuaren 4ra egingo dute. Hona hautagaitzak aurkezteko eskaera dokumentua. Abenduaren 1a baino lehen behar da bidali eta onartutako hautagaien izenak otsailaren 28an jakinaraziko dira.
Jaialdiko webgunea, hemen. Jaialdik artistak deitzen dituen atala, hemen.
- Eskabide dokumentua euskaraz
- Eskabide dokumentua ingelesez
- Eskabide dokumentua gaztelaniaz