Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea bilduko da gaur Lehendakaritzan 12etan. Gogora dezagun Urkullu lehendakaria duela buru Batzordeak, Marian Elorza kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Gorka Alvarez Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Jaurlaritzako, Legebiltzarreko, Foru Aldundietako eta instituzioetako eta gizarteko beste hainbat ordezkarirekin batera, tartean Euskal Gizataldeen Mundu Batzarrak hautatutako hiruak: Arantxa Anitua (Argentina), Unai Lauzirika (Alemania) eta Jean Flesher (Estatu Batuak).